2011/01/23

BLOGaren hasierakoa

Hainbat gorabehera gaindituta, hau da aspalditik (2 / 3 hilabete) abian  ipini behar izan nuen (1) BLOGAren lehenengo sarrera. Ondorioz, luze barik, blog honen nondik norakoak zenbait zertzeladatan:
Orain urte batzuk, Euskadiko udal liburutegien  (ia denak) KATALOGOAk   sarean (internet) daude;  beraien web orria: www.euskadi.net/katalogobateratua. Joaneko urtea (2010), Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta KZgunearen bidez  udal liburuzainentzako "prestakuntza digital aurreratuaren plana(2)" izeneko ikastaro eskaini zigun eta, lehenik,  BLOG hau, nolabait ere,   ikastaro horren emaitza da. Bigarrenik, BLOG hau Lekeitioko Udal Liburutegia eta bere erabiltzaileen arteko komunikatzeko tresna izateko ideiarekin  hasten da: liburutegiari buruzko informazioa (zerbitzuak, berriak, iragarkiak  ...) eman eta erabiltzaileen iradokizunak, komentarioak, kexak... jaso. Hirugarrenik, herriko eta inguruko herrietako informazio "kulturala" zabaldu.  Azkenik, luzatzen ari naizela inpresioa dut, BLOGa plan zehatz barik sortzen da, beraz, Machadoren harako "... bidea ibilian egiten da" huraren  antzera  egingo dugu gurea.
(1) Normalean, batueraz idatziko dut (2) Hitzez hitzekoa